2011/06/01

Berbalaguna egitasmoa

Eskolako patioan gurasoak euskeraz aritzea du helburu. Sarritan gertatzen da lagun artean denak ez izatea euskal hiztunak edo ohiturarik ez izatea. aek-tik koordinatzen dute eta eskola-kontseiluan onartu da plana. Astelehenetik ostegunera lauzpabost laguneko talde bana sortu da. Datorren ikasturtean taldeak mantentzea, egokitzea edota ugaritzea espero dugu.

Uri Ruizen hitzaldia

Hitzaldi interesgarria izan genuen eskolan Uri Ruiz Bikandiren eskutik. Elebitasunean aditua da bera eta, besteak beste, honakoak aztertu zituen:
- hizkuntzen garrantzia, aniztasuna, aurrieiritziak, bizirauteko baldintzak;
- hizkuntzak hezkuntzan; D-ereduaren sorrera eta bilakaera; programa elebidunak / hirueledunak;

Atxuritik mundura

Bideo klipa ikusteko sakatu hemen

2011/05/21

ZEIN DA ZURETZAT EUSKERAREN HITZ POLITENA? ZERGAITIK?

Hona hemen jasotako erantzunak. Esker mila denoi.

BETILO
• Muxu
• Denok desiratu eta gutxik lortzen dutena delako (eta benetakoa gutxiagok oraindik). Gainera mota, zapore eta kolore askotakoak daude: maitasunezkoak, penazkoak, lagunentzakoak, gozoak, gezak, gaziak, handiak, ertainak, txikiak,… Mua!

IÑAKI
• Jakinduria eta Ausardia
• Gure bizitzako momentu eta erabakiM guztietarako behar ditugulako

LUXIE
• Oporrak
• Bizitzaren alde alaia adierazten duelako; egunerokotasunarekin apurtzen duena.

LISHAN VARELA
• Altxor
• Lagun bat daukadalako bere txakurra altxortzat duena eta horrela deitu diona.

ESTHER
• Zoriontsu
• Jendea zoriontsua izatea gustatzen zaidalako

MARISA DÍAZ
• Emahaizea
• Bere soinuagatik, beste hizkuntza batean parekorik ez duelako. Bere esanahiagatik, sentsumen guztiak sortarazten dituelako.

ITZIAR ENBEITA BILBAO
• Kutuna
• Oso soinu polita duelako eta, nire ustez, oso ondo adierazten duelako sentimendua

NATXO
• Pinpilinpauxa
• Bere soinua gustoko dudalako

SUSANA ANDINO
• Ahoa
• “ahoa” esaten duzunean, zure ondoan dagoena lasaitu egiten da. Egin froga: ahoa, hoa, oa, a, a

ARANTZA
• Pitxin
• Etxeko umeei maitasunez deitzeko modu polita derizot. Oso hitz gozoa. Niri txikitan esaten zidaten eta orain nik erabiltzen dut geure txikiekin

SONIA
• Onartu
• Ondo + Hartu

ARRESKU
• Mara-mara
• Gozoa delako eta baretasun-sentsazioa ematen duelako

AITOR JIMÉNEZ
• Laztana
• Umeei errieta egiten zaudenean eta mundu guztia haserretu bidean dagoenean hitz hori esatean, ematen du lasaitasun apur bat ipintzen duela giroan.

IRUNE
• Harremana
• Hartu eta Eman. Gure bizitzan maitasuna hartzeko, lehenengo eman egin behar duzu. Ezin duzu hartu eman gabe.

IPOTXAK
• Ekilore
• Ekiloreek Euskal Herria babesten zutelako

KARMELE
• Pinpilinpauxa
• Pinpilinpausek sortzen duten mugimendua adierazten duelako, lore batetik bestera mugitzen direnean.

JOKIN
• Eupilakoa



IZENBAKOA
• Erditu
• Oso polita delako, batez ere esanahia


BEGO J. E. eta MAREN G. J.
• Musutruk
• Daukan ezanagatik eta orijinaltasunagatik

ASIER G. F. eta MARTIN G. J.
• Orbela
• Udazken honetan aitxitxek erakutsi deusku bere esanahia (hostoa, zuhaitzetik lurrera jausten danean orbela da). Hitzen jatorria ez galtzearren aukeratu dogu.






JOANITZ MELISA
• Atxuriburu
• Atxuriko eskolan dagoelako

HAIZEA LARRAZABAL
• Pinpilinpauxa
• Lore hegalariaren antza duen hitza delako

ALAITZ DE GARMENDIA
• Maitasuna
• Hitz honekin pozik gaudelako guztiak

ANE MARTÍNEZ DOMÉNECH (1.A)
• Tximeleta
• Polita eta kolore asko dituelako

EGOITZ
• Alaia
• Ze guztiok beti gaude alai

MAITANE
• Maitasuna
• Denek sentitzen dutelako

SANDRA
• Maitasuna
• Hitz polita delako

ANDER
• Lau
• Nire zenbaki gustokoena delako

PASCUAL
• Maitagarri
• Oso polita delako

IRAIA
• Euri
• Niretzat oso polita delako

KIMETZ
• Lagunak
• Ondo pasatzen dudalako beraiekin

ARATZ
• Maitasuna
• Esanahi eta edukiz polita delako

MAIALEN
• Maitasuna
• Hitz alaia delako

ASIER
• Altxorra
• Ezagutzen dudalako txakur bat izen horrekin

JUNE
• Idoia
• Izen polita delako

BELAL
• Zuhaitza
• Oso handia delako

DARE (3 urteko gela)
• Pustarriak
• Kanikak euskeraz esateko hitz dotore hori dagoelako

BETEL
• Euria
• Gustatzen zaidalako

NAIA UGALDE
• Txakurra
• Ze asko gustatzen zait

JHOSELIN
• Maitasuna
• Dena maitatu behar delako

ANE
• “euskaraz hitz egin”

MAREN (3.B)
• An, an, an. Euskaraz bihotzean
• Euskera beti daukagu bihotzean

Abenduak 3: EUSKERAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Nazioartekoa? Bai! ondo irakurri duzu. Ez da bilbainada bat.1941ean izendatu zuen Eusko Ikaskuntzak horrela. Euskaldunok, beste hamaikatxok bezala, munduko bazter askotatik barraiatu gara. Euskal Herrian ez ezik, munduko euskal etxeetan ere ospatuko dute.
Euskeraren herri honetan, euskera, hizkuntza gutxitua izaten jarraitzen duenez gero, normalizazio bidean urratsak ematen segitu behar dugu. Efemeridearen harira badira abian zenbait kanpaina; gure seme-alabek “euskeraren astea” ospatuko dute eskolan; eta guk gurasook?
Ondoko hau etxeko helduoi proposatzen dizuegu: ama, aita, ume-jagole, amuma, aitite, … . Baliteke irratian entzunda izatea, hain zuzen, sarean dagoen kanpainetako baten moldaketa bait da. Animatu zaitezte partehartzera!:
ZEIN DA ZURETZAKO EUSKERAZKO HITZ POLITENA? ZERGATIK?

2011/05/18

euskararen astea




Eta Korrika 17 Atxuritik pasatu behar zela eta, aitzakia aprobetxatu genuen euskal astean zenbait ekitaldi antolatzeko. Hona hemen laburpentxoa:

1.- Korrikako materialaren salmenta (ene!!! zenbat kamiseta saldu genituen!!)
2.- Ludotekan, aurreko korrikako Bidaia Intimoak filmea ikusi genuen. Jende gutxi izan zen baina egondakoak, pozik ikusitakoarekin. Inork ikusi nahi izango balu, bidali email bat eta dvd-a pasatuko dizuegu
3.- Eta azkena eta arrakastatsuena, GINKANA. Primeran pastu genuen!! beitu irudiok...





...eta Korrika 17 atxuritik pasatu zen