2011/05/21

ZEIN DA ZURETZAT EUSKERAREN HITZ POLITENA? ZERGAITIK?

Hona hemen jasotako erantzunak. Esker mila denoi.

BETILO
• Muxu
• Denok desiratu eta gutxik lortzen dutena delako (eta benetakoa gutxiagok oraindik). Gainera mota, zapore eta kolore askotakoak daude: maitasunezkoak, penazkoak, lagunentzakoak, gozoak, gezak, gaziak, handiak, ertainak, txikiak,… Mua!

IÑAKI
• Jakinduria eta Ausardia
• Gure bizitzako momentu eta erabakiM guztietarako behar ditugulako

LUXIE
• Oporrak
• Bizitzaren alde alaia adierazten duelako; egunerokotasunarekin apurtzen duena.

LISHAN VARELA
• Altxor
• Lagun bat daukadalako bere txakurra altxortzat duena eta horrela deitu diona.

ESTHER
• Zoriontsu
• Jendea zoriontsua izatea gustatzen zaidalako

MARISA DÍAZ
• Emahaizea
• Bere soinuagatik, beste hizkuntza batean parekorik ez duelako. Bere esanahiagatik, sentsumen guztiak sortarazten dituelako.

ITZIAR ENBEITA BILBAO
• Kutuna
• Oso soinu polita duelako eta, nire ustez, oso ondo adierazten duelako sentimendua

NATXO
• Pinpilinpauxa
• Bere soinua gustoko dudalako

SUSANA ANDINO
• Ahoa
• “ahoa” esaten duzunean, zure ondoan dagoena lasaitu egiten da. Egin froga: ahoa, hoa, oa, a, a

ARANTZA
• Pitxin
• Etxeko umeei maitasunez deitzeko modu polita derizot. Oso hitz gozoa. Niri txikitan esaten zidaten eta orain nik erabiltzen dut geure txikiekin

SONIA
• Onartu
• Ondo + Hartu

ARRESKU
• Mara-mara
• Gozoa delako eta baretasun-sentsazioa ematen duelako

AITOR JIMÉNEZ
• Laztana
• Umeei errieta egiten zaudenean eta mundu guztia haserretu bidean dagoenean hitz hori esatean, ematen du lasaitasun apur bat ipintzen duela giroan.

IRUNE
• Harremana
• Hartu eta Eman. Gure bizitzan maitasuna hartzeko, lehenengo eman egin behar duzu. Ezin duzu hartu eman gabe.

IPOTXAK
• Ekilore
• Ekiloreek Euskal Herria babesten zutelako

KARMELE
• Pinpilinpauxa
• Pinpilinpausek sortzen duten mugimendua adierazten duelako, lore batetik bestera mugitzen direnean.

JOKIN
• Eupilakoa



IZENBAKOA
• Erditu
• Oso polita delako, batez ere esanahia


BEGO J. E. eta MAREN G. J.
• Musutruk
• Daukan ezanagatik eta orijinaltasunagatik

ASIER G. F. eta MARTIN G. J.
• Orbela
• Udazken honetan aitxitxek erakutsi deusku bere esanahia (hostoa, zuhaitzetik lurrera jausten danean orbela da). Hitzen jatorria ez galtzearren aukeratu dogu.






JOANITZ MELISA
• Atxuriburu
• Atxuriko eskolan dagoelako

HAIZEA LARRAZABAL
• Pinpilinpauxa
• Lore hegalariaren antza duen hitza delako

ALAITZ DE GARMENDIA
• Maitasuna
• Hitz honekin pozik gaudelako guztiak

ANE MARTÍNEZ DOMÉNECH (1.A)
• Tximeleta
• Polita eta kolore asko dituelako

EGOITZ
• Alaia
• Ze guztiok beti gaude alai

MAITANE
• Maitasuna
• Denek sentitzen dutelako

SANDRA
• Maitasuna
• Hitz polita delako

ANDER
• Lau
• Nire zenbaki gustokoena delako

PASCUAL
• Maitagarri
• Oso polita delako

IRAIA
• Euri
• Niretzat oso polita delako

KIMETZ
• Lagunak
• Ondo pasatzen dudalako beraiekin

ARATZ
• Maitasuna
• Esanahi eta edukiz polita delako

MAIALEN
• Maitasuna
• Hitz alaia delako

ASIER
• Altxorra
• Ezagutzen dudalako txakur bat izen horrekin

JUNE
• Idoia
• Izen polita delako

BELAL
• Zuhaitza
• Oso handia delako

DARE (3 urteko gela)
• Pustarriak
• Kanikak euskeraz esateko hitz dotore hori dagoelako

BETEL
• Euria
• Gustatzen zaidalako

NAIA UGALDE
• Txakurra
• Ze asko gustatzen zait

JHOSELIN
• Maitasuna
• Dena maitatu behar delako

ANE
• “euskaraz hitz egin”

MAREN (3.B)
• An, an, an. Euskaraz bihotzean
• Euskera beti daukagu bihotzean

No hay comentarios: