2011/05/21

Abenduak 3: EUSKERAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Nazioartekoa? Bai! ondo irakurri duzu. Ez da bilbainada bat.1941ean izendatu zuen Eusko Ikaskuntzak horrela. Euskaldunok, beste hamaikatxok bezala, munduko bazter askotatik barraiatu gara. Euskal Herrian ez ezik, munduko euskal etxeetan ere ospatuko dute.
Euskeraren herri honetan, euskera, hizkuntza gutxitua izaten jarraitzen duenez gero, normalizazio bidean urratsak ematen segitu behar dugu. Efemeridearen harira badira abian zenbait kanpaina; gure seme-alabek “euskeraren astea” ospatuko dute eskolan; eta guk gurasook?
Ondoko hau etxeko helduoi proposatzen dizuegu: ama, aita, ume-jagole, amuma, aitite, … . Baliteke irratian entzunda izatea, hain zuzen, sarean dagoen kanpainetako baten moldaketa bait da. Animatu zaitezte partehartzera!:
ZEIN DA ZURETZAKO EUSKERAZKO HITZ POLITENA? ZERGATIK?

No hay comentarios: